Txomin Artolaren Antologia bilduko duen disko liburuaren grabaketa egin berri dugu Andoaingo Garate Estudioan

Kantariaren doinu klasikoak gure orkestraren laguntzaz berpiztuko dituen proiektua abiarazi du Migel Zeberiok. Moldaketak egiteko talde bikaina bildu dugu: Bingen Mendizábal, Txema Garcés, José Antonio San Miguel, Juantxo Zeberio eta José Manuel Urrejola. Lanaren lema teknikoa aspalditik Cabezón de la Sal en (Cantabria, Espainia) dauden estudio «VUMETER» eko buru den Javeta López Jato lagunak gidatu du.

ARGAZKIAK: Telmo Basterretxea

Hauek izan dira proiektura batu diren artistak:

TXOMIN ARTOLAREN ANTOLOGIA DISKO LIBURUA

Kantari/Gitarra eta Proiektuaren artista nagusia
Txomin Artola

Musika moldaketak
Juantxo Zeberio
José Antonio San Miguel
Jose Urréjola
Bingen Mendizabal
Txema Garces

Musikariak
Et Incarantus Orkestra:
Lerman Nieves, Baxua
Iratxe Paredes, Alejandro Martinez, Txeloa.
Imanol Martinez, Maite Colas, Biola.
Nika Bitchiashvli, Amaia Gutierrez, Txabeli Sierra, Jurdana Otxoa, Tomas Ruti, Leire Hipólito, María García, Mikel Urdangarin, Maddi Arana Biolina.
Aitor Roger Tronpa
Ruben Salvador, Fliskornoa
Mayte Rodriguez, Arpa
Vicente Elizondo, Oboea
Gorka Benitez, Flauta eta saxoa
Iñaki Dieguez, Esku Soinua
Nora Artola, Ahotsa
Urbil Artola, Ahotsa/Steel guitar/Dobro…
Juantxo Zeberio – Pianoa/Rhodes

Zuzendaria
Migel Zeberio

Ekoizle Ejekutiboa
Migel Zeberio
Kontrol Z Ikus Entzunezkoak

Ekoizlea eta Teknikaria
Javeta – Artimaña Records

Teknikaria
Kaki Arkarazo

Estudioa
Garate estudio

Argitaletxea
Baraka

ARGAZKIAK: Telmo Basterretxea

Bestalde, Txomin Parrilla mitikoa arduratu da grabaketaren lan intentsoek iraun duten artean indarbrritu gaitezen, diska on baten abiapuntua elikadura osasuntsu eta goi milakoan hasten baita 🙂

Eta guztia eroso eta erraz garatu zedin bertan izan dugu Garate Estudioko Martxel eta Kaki Arkarazoren babes ezinbestekoa
Laburrean diska bilakatuko den luxuzko esperientzia eta bizipen ahantzezina izan dena zurekin partekatzeko irrikitan gaudenez eta honen berri izango duen lehenetarikoa izateko gogoz bazabiltza izena eman ezazu gure newsletter-ean!!

Gustokoena dugun hori egiten laguntzeko jarri eta eskaini duzuen pasioarengatik mila esker guztiei ♬

Orkestraren ibilian beste urratsa eman dugu. Garateko baserrian asteburu intentsoa bizi izan dugu. Lana bai, konpromezua ere bai baina gozamenerako eta bizipen atseginerako aukera ere suertatu da. Bakoitzak beretik ahal zuena eskaini du eta lankidetza horretan erraz eraiki dugu proiektu berri baten oinarria. Sukalde kontuak ere horretan lagun izan ditugu eta inguruko lan talde zabala ere ez da makala izan: konpositore, ekoizle, teknikari, gonbidatu eta Txomin Artola ere.
Egoera petral honetan horrelako ekintzek balio handiagoa eta sakonagoa dutela ere nabarmena zaigu. Jarrai dezagula bizitzari horrelako tarteak eskaintzen.
Mila esker!
migel zeberio