Our website use cookies to improve and personalize your experience and to display advertisements(if any). Our website may also include cookies from third parties like Google Adsense, Google Analytics, Youtube. By using the website, you consent to the use of cookies. We have updated our Privacy Policy. Please click on the button to check our Privacy Policy.

ONGIETORRIA

BIO

Et Incarnatus Kamera Orkestra

“Mende laurdena bizipoza sortzen”

1996. Felipe Gorriti konpositorearen heriotzaren ehungarren urtemugako ospakizun kontzertuetan dozena bat musikari gaztek sortu zuten taldea Migel Zeberioren lemapean. Izenak ere hastapen haietako errepertorioarekin du zerikusia, hasera hartan jarraian F Gorritiren hain bat meza jotzerakoan gaztetxoei  Et incarnatus (est) izenburuak sorturiko kuriosidadeak alegia. Hutsunea betetzera zetorren, musika beste bide artistikoekin  bat eginik, etiketa eta konplexurik gabeko bidea jorratzeko irrikaz. Orduz geroztik etengabeko lanean eskarmentu handia jaso du eta zerrenda amaigabea osatzen duten musikari eta konpositoreekiko elkarlanaren plazerean aritzeak, eta ate ugari ireki dizkio aberastasun itzela jasoaz. Herri musikek osatzen duten oinarritik aldendu gabe bidean aurkeztu zaizkion iturri guztietatik edateko prest: Jazza, popa, autore kantagintza, zinema, musika garaikidea … Partaideek, musika eta arte esparrua dute lanbide; jatorri anitzeko musikari, idazle, antzerkilari, koreografo … eta teknikari desberdinek, janzten dituzte sorkuntzak. Naiz eta gaur egun proiektu konplexuen ekoizpenean murgildua dabilen, esan genezake grabaketen munduan nabarmendu dela, berrogeitik gorakoa baita zerrenda: Imanol, G Tejada, Tx Garces, M Erentxun, B Lertxundi, I Salvador, G Benitez, La Buena Vida, A Unzu, J Muguruza, M Paulo, N de Felipe, B Mendizabal, E Elorrieta … Aipagarriak dira, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Tolosako Lehiaketan izandako partaidetzak bai eta 2006. Donostia eta Bartzelonako jazaldietan Phil Woods en eta 2012 an Antony & the Johnsosons en ondoan edo Noa bezalako artistekin emandako kontzertuak ere. Honako diskak argitaratu ditu: Troika (ELKAR 2005), San Fermín Muthiko Alaiak (HEVI MANAGMENT 2006), Erkki Pohjola in Memoriam (TRANSFORMA AUDIO 2010), DVD Troika 2 (TRANSFORMA AUDIO 2016). Txoriei (TRANSFORMA AUDIO 2016). Txomin Artola Et Incarnatus Est (BARAKA 2021). 2020 urtean Mendiak eta Herriakekin batera sortutako mendizaleak eta musikariak uztartzen dituen URMUGA jaialdiaren oinarri musikala da.