Our website use cookies to improve and personalize your experience and to display advertisements(if any). Our website may also include cookies from third parties like Google Adsense, Google Analytics, Youtube. By using the website, you consent to the use of cookies. We have updated our Privacy Policy. Please click on the button to check our Privacy Policy.
Blog Post

Urte bukaera, urte hasiera

2020 urteari amaiera
2020 urteari amaiera emateko ere mendi aldera jotzea hautatu dugu. Aurreko urtean egin bezala, indar eta esanahiez betea dagoen Artxueta ondoko talaian dagoen San Migeleko Santutegiaren epeltasunera bildu gara. Garaiko eta bereziki urte honek jarri dizkigun baldintzek ez dute taldekidea kikildu eta esan beharra dut beraiengandik atera dela ia zuzeneko entzulerik izango ez duen NEGUKO SOSLSTIZIO edo EGUBERRI kontzertua ospatzeko autua. Gu ere URMUGAk (Jaialdiak) batu gaitu. Inoizko indar era grina handiagoz musikaren bidez komunikatzeko eta adierazteko gogoa azaltzen du Et Incarnatusek. Mikel Gartzionaindia apezak emandako erraztasun guztiak probestu eta asmatu dugu gure proposamena nola zabaldu. Nafarroa Beheko Kanaldude Telebistak azaldutako interesaren bidez eta Tafalla, Lakuntza eta Larraungo udalen eta Tolosako Laskorain Ikastolaren laguntzarekin hedatuko da gure mezua sarean. Mari eta Olentzerok ere Aralarko gainetik behatuko dituzte Euskal Herriko etxe guztietako haur eta jendeak. Gaurko eta lehengo doinu eta koplak kantatzen Xabier Leturia, Mikel Urdangarin, Leire Leturia eta Kristina Aranzabe. Pribilegio hutsa!

2021 eko urtarrila: mende laurdena bete dugu.
Mende laurdena bete dugula dio egutegiak. 25 urte Felipe Gorriti konpositore gogoangarriaren ehungarren urteurrenaren ospakizun haietatik. Ekiteko, sortzeko, komunikatzeko eta lanerako grinak bere horretan jarraitzen du. Orduan gazte ginen eta gaztetxoz osatua zegoen Et Incarnatus Orkestra. Denboraren poderioz eskarmentua jaso, hartu eta proiektu berrietan amesteko kemenaz jarraitzen dugu. Normalki gure ibilbidean iraupen laburreko hamaika lan sortu dugu, horietarik asko emanaldi edo grabaketa bakarrekoak, 600 bat kolaboratzaileren zerrenda osatu arterainokoa. Beraz bidai luzea egin dugula baiezta genezake eta anitza.

2021 eko urtarrilak 20. San Saastianak Lakuntzan

Lakuntzarrek izan dute ideia bikaina. Zoko guztietan ez-festak egin dituztela eta beraiek ordea egoerari moldatu eta poztasun eta neurriko ospakizunerako tartea aurkitu dute. Xabier Leturia, Mikel Urdangarin, Leire Leturia eta Kristina Aranzaberen ahotsetan festa giroko errepertorio borobila eskaini genuen kultur areto bikainean. Muga zela eta bi emanaldi osatu genituen bazkal aurreko giroa berotzeko eta San Sebastian martxa hunkigarria kantatu ere guztion artean.
Zoragarria eta ezohikoa iruditu zaigu hain herri txikiak horrelako plangintza aurrera ateratzeko egindako esfortzua eta izandako imajinazio argia. Musikak eta oro-har kultural lagunduko gaitu ataka honetatik sanoago ateratzen eta gure ezinak gainditzen, baina horretarako apustu egiten saiatu beharra dago. Emaitza ikusgarria izan zen ikusleek eskaini ziguten berotasun eta esker ona ikusirik.

2021 eko Inauteri: Kontzertua Zaldunita egunean Tolosako Leidorren
Galtzaundi Euskara Taldearen 30. urteurrenaren lehen ospakizun ekitaldia.
Hamaika buelta eman ondoren erabaki dugu Tolosarrek merezi dutela ere poztasun, hunkidura eta goxotasun dosia aurtengo festa garaia ezerezean gera ez dadin. Kontua egoerari moldatzea dela ulertzen bai dugu. Horretan gabiltza buru belarri: partiturak atriletan paratuak ditugu jada, habanera eta kalejirei ahalik eta ñabardura finenak atera asmoz. Tartean tarteko inaute txantxo eta tipokeriak ere lantzeko gogoz auzotar bat baino gehiagoren ate joka ere bagabiltza. Helburua kantak dion bezala;
“Festa polit-polita nahi genuke jarri,
Ikusi nahi duenak gugana etorri”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude