Migel Zeberio (1966, Tolosa – Gipuzkoa)
Etxean bizitako kultur giroak bultzatu zuen musikaren bideak bizimodu egitera. Irakaskuntzan, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan eta kultur ekintzen ekoizpen eta zuzendaritzan ari da egun, bereziki Sustraien Ahotsa korua eta Et Incarnatus Orkestraren eskutik.
Talde desberdinak zuzentzen 50etik gora disko grabatu ditu bai eta hauekin Europa zein Ameriketako herrialde ugaritan kontzertuak eskaini ere. Pop, folk, jazz, zinemarako musika eta abarretan hamaika artista esanguratsurekin kolaboratzeko aukera izan du. Hizkuntza artistiko diferenteek eragindako egonezinak eta hauenganako erakarpenak, hainbat proiektu martxan jartzera bultzatu dute Migel Zeberio.
Azken Muga eta Urmuga Jaialdien zuzendari artistikoa da.