Our website use cookies to improve and personalize your experience and to display advertisements(if any). Our website may also include cookies from third parties like Google Adsense, Google Analytics, Youtube. By using the website, you consent to the use of cookies. We have updated our Privacy Policy. Please click on the button to check our Privacy Policy.

TROIKA

Urte hauetan astelehenero eskuin eskuaz ixipu zurdak talentu handiz behin eta berriz igurtzeari ekin dion gure orkestrako musikari askok, ezin ulertu izango zuen akaso nik eta oro har taldeko tolosarrok kale musikari izan diogun begirunea. Baina habanerak jorratze honek, lokalismotik gaindi garamaten arrazoiak ditu. Beronen karietarat, musikak gordetzen dituen leiho bitxi eta aberats horietako batetik so egitera garamatzan istorio mamitsua dasta daiteke.

Urtarrileko edo otsaileko egun motzetan, iƱauteriaren transgresiorako eta eromenerako indar saihestezinak eraginda, belaunaldiz belaunaldi, goizean goizetik, musika tresna eta traste irudimentsuak hartu eta kaleetan barrena ibili diren eta dabiltzan guzti horien zordun da musika hau.

Tolosarrok sehaskatik entzun ditugun doinu hauek ere, gainontzeko guztiak hunkituko eta aberastuko dituelako ziurtasun osoa dut: kantari, musikari gonbidatu, konposagile, tekniko eta bestelako hamaika lanetan bultzatzaile izan zareten horiek, eta batez ere gure orkestrako musikari sufrituak. Hau izanen da enpresa honi eskaini diogun lanaren sari preziatua. Goza dezagun!!