Urmugaren Ur Tantako kontzertuetan egon gara. Aurten Nestor Basterretxearen omenez naturak, musikak eta herriek bat egin dutelarik. Hondarribian, Arantzazuko Basilikan, Bakioko Jata merenderoan eta Azkugainen (Uztegin) izan dira kontzertuak eta musikako profesional handiak izan ditugu gurekin, hala nola, Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Anje Duhalde, Olaia Intziarte, Xabier Leturia, Janus Lester, Titika Rekalt, Maika Etxekopar, Iñaki Palacios, Donostiako Orfeioa eta Asisko Urmeneta. Ohorea izan da oholtza gainean artista guzti hauekin aritzea.