Our website use cookies to improve and personalize your experience and to display advertisements(if any). Our website may also include cookies from third parties like Google Adsense, Google Analytics, Youtube. By using the website, you consent to the use of cookies. We have updated our Privacy Policy. Please click on the button to check our Privacy Policy.

Kontzertua Urbian

Urbiako ermitak 100 urte betetzen dituenez, 11:30ko mezan musikaz lagundu eta ondoren 12:30etan kontzertua eskainiko dugu Ermita eta Fondaren arteko belazean.

Irailak 28, larunbata.

Ospakizun honen parte izango garelakoan. Bertan ikusiko gara elkar!

UrTanta 2024

Urmugaren Ur Tantako kontzertuetan egon gara. Aurten Nestor Basterretxearen omenez naturak, musikak eta herriek bat egin dutelarik. Hondarribian, Arantzazuko Basilikan, Bakioko Jata merenderoan eta Azkugainen (Uztegin) izan dira kontzertuak eta musikako profesional handiak izan ditugu gurekin, hala nola, Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Anje Duhalde, Olaia Intziarte, Xabier Leturia, Janus Lester, Titika Rekalt, Maika Etxekopar, Iñaki Palacios, Donostiako Orfeioa eta Asisko Urmeneta. Ohorea izan da oholtza gainean artista guzti hauekin aritzea.

 

XXV. Solstizio kontzertua

Udaren hasierarekin batera aurten ere gure kontzertu bereziena ospatu dugu, udako solstizio kontzertua. XXV.a aurten! Eta hori horrela orkestrako kide zein gonbidatu bereziak izan ditugu. Eguraldia dela eta Urkizuko Iraolaneko zuloan egin beharrean Zirkuan izan gara eta a zer giroa bertan sortutakoa. Mila esker gerturatutako guztiei, ederki gozatu genuen.

Urte bukaera, urte hasiera

2020 urteari amaiera
2020 urteari amaiera emateko ere mendi aldera jotzea hautatu dugu. Aurreko urtean egin bezala, indar eta esanahiez betea dagoen Artxueta ondoko talaian dagoen San Migeleko Santutegiaren epeltasunera bildu gara. Garaiko eta bereziki urte honek jarri dizkigun baldintzek ez dute taldekidea kikildu eta esan beharra dut beraiengandik atera dela ia zuzeneko entzulerik izango ez duen NEGUKO SOSLSTIZIO edo EGUBERRI kontzertua ospatzeko autua. Gu ere URMUGAk (Jaialdiak) batu gaitu. Inoizko indar era grina handiagoz musikaren bidez komunikatzeko eta adierazteko gogoa azaltzen du Et Incarnatusek. Mikel Gartzionaindia apezak emandako erraztasun guztiak probestu eta asmatu dugu gure proposamena nola zabaldu. Nafarroa Beheko Kanaldude Telebistak azaldutako interesaren bidez eta Tafalla, Lakuntza eta Larraungo udalen eta Tolosako Laskorain Ikastolaren laguntzarekin hedatuko da gure mezua sarean. Mari eta Olentzerok ere Aralarko gainetik behatuko dituzte Euskal Herriko etxe guztietako haur eta jendeak. Gaurko eta lehengo doinu eta koplak kantatzen Xabier Leturia, Mikel Urdangarin, Leire Leturia eta Kristina Aranzabe. Pribilegio hutsa!

2021 eko urtarrila: mende laurdena bete dugu.
Mende laurdena bete dugula dio egutegiak. 25 urte Felipe Gorriti konpositore gogoangarriaren ehungarren urteurrenaren ospakizun haietatik. Ekiteko, sortzeko, komunikatzeko eta lanerako grinak bere horretan jarraitzen du. Orduan gazte ginen eta gaztetxoz osatua zegoen Et Incarnatus Orkestra. Denboraren poderioz eskarmentua jaso, hartu eta proiektu berrietan amesteko kemenaz jarraitzen dugu. Normalki gure ibilbidean iraupen laburreko hamaika lan sortu dugu, horietarik asko emanaldi edo grabaketa bakarrekoak, 600 bat kolaboratzaileren zerrenda osatu arterainokoa. Beraz bidai luzea egin dugula baiezta genezake eta anitza.

2021 eko urtarrilak 20. San Saastianak Lakuntzan

Lakuntzarrek izan dute ideia bikaina. Zoko guztietan ez-festak egin dituztela eta beraiek ordea egoerari moldatu eta poztasun eta neurriko ospakizunerako tartea aurkitu dute. Xabier Leturia, Mikel Urdangarin, Leire Leturia eta Kristina Aranzaberen ahotsetan festa giroko errepertorio borobila eskaini genuen kultur areto bikainean. Muga zela eta bi emanaldi osatu genituen bazkal aurreko giroa berotzeko eta San Sebastian martxa hunkigarria kantatu ere guztion artean.
Zoragarria eta ezohikoa iruditu zaigu hain herri txikiak horrelako plangintza aurrera ateratzeko egindako esfortzua eta izandako imajinazio argia. Musikak eta oro-har kultural lagunduko gaitu ataka honetatik sanoago ateratzen eta gure ezinak gainditzen, baina horretarako apustu egiten saiatu beharra dago. Emaitza ikusgarria izan zen ikusleek eskaini ziguten berotasun eta esker ona ikusirik.

2021 eko Inauteri: Kontzertua Zaldunita egunean Tolosako Leidorren
Galtzaundi Euskara Taldearen 30. urteurrenaren lehen ospakizun ekitaldia.
Hamaika buelta eman ondoren erabaki dugu Tolosarrek merezi dutela ere poztasun, hunkidura eta goxotasun dosia aurtengo festa garaia ezerezean gera ez dadin. Kontua egoerari moldatzea dela ulertzen bai dugu. Horretan gabiltza buru belarri: partiturak atriletan paratuak ditugu jada, habanera eta kalejirei ahalik eta ñabardura finenak atera asmoz. Tartean tarteko inaute txantxo eta tipokeriak ere lantzeko gogoz auzotar bat baino gehiagoren ate joka ere bagabiltza. Helburua kantak dion bezala;
“Festa polit-polita nahi genuke jarri,
Ikusi nahi duenak gugana etorri”

Txomin Artolaren Antologia bilduko duen disko liburuaren grabaketa egin berri dugu Andoaingo Garate Estudioan

Kantariaren doinu klasikoak gure orkestraren laguntzaz berpiztuko dituen proiektua abiarazi du Migel Zeberiok. Moldaketak egiteko talde bikaina bildu dugu: Bingen Mendizábal, Txema Garcés, José Antonio San Miguel, Juantxo Zeberio eta José Manuel Urrejola. Lanaren lema teknikoa aspalditik Cabezón de la Sal en (Cantabria, Espainia) dauden estudio “VUMETER” eko buru den Javeta López Jato lagunak gidatu du.

ARGAZKIAK: Telmo Basterretxea

Hauek izan dira proiektura batu diren artistak:

TXOMIN ARTOLAREN ANTOLOGIA DISKO LIBURUA

Kantari/Gitarra eta Proiektuaren artista nagusia
Txomin Artola

Musika moldaketak
Juantxo Zeberio
José Antonio San Miguel
Jose Urréjola
Bingen Mendizabal
Txema Garces

Musikariak
Et Incarantus Orkestra:
Lerman Nieves, Baxua
Iratxe Paredes, Alejandro Martinez, Txeloa.
Imanol Martinez, Maite Colas, Biola.
Nika Bitchiashvli, Amaia Gutierrez, Txabeli Sierra, Jurdana Otxoa, Tomas Ruti, Leire Hipólito, María García, Mikel Urdangarin, Maddi Arana Biolina.
Aitor Roger Tronpa
Ruben Salvador, Fliskornoa
Mayte Rodriguez, Arpa
Vicente Elizondo, Oboea
Gorka Benitez, Flauta eta saxoa
Iñaki Dieguez, Esku Soinua
Nora Artola, Ahotsa
Urbil Artola, Ahotsa/Steel guitar/Dobro…
Juantxo Zeberio – Pianoa/Rhodes

Zuzendaria
Migel Zeberio

Ekoizle Ejekutiboa
Migel Zeberio
Kontrol Z Ikus Entzunezkoak

Ekoizlea eta Teknikaria
Javeta – Artimaña Records

Teknikaria
Kaki Arkarazo

Estudioa
Garate estudio

Argitaletxea
Baraka

ARGAZKIAK: Telmo Basterretxea

Bestalde, Txomin Parrilla mitikoa arduratu da grabaketaren lan intentsoek iraun duten artean indarbrritu gaitezen, diska on baten abiapuntua elikadura osasuntsu eta goi milakoan hasten baita 🙂

Eta guztia eroso eta erraz garatu zedin bertan izan dugu Garate Estudioko Martxel eta Kaki Arkarazoren babes ezinbestekoa
Laburrean diska bilakatuko den luxuzko esperientzia eta bizipen ahantzezina izan dena zurekin partekatzeko irrikitan gaudenez eta honen berri izango duen lehenetarikoa izateko gogoz bazabiltza izena eman ezazu gure newsletter-ean!!

Gustokoena dugun hori egiten laguntzeko jarri eta eskaini duzuen pasioarengatik mila esker guztiei ♬

Orkestraren ibilian beste urratsa eman dugu. Garateko baserrian asteburu intentsoa bizi izan dugu. Lana bai, konpromezua ere bai baina gozamenerako eta bizipen atseginerako aukera ere suertatu da. Bakoitzak beretik ahal zuena eskaini du eta lankidetza horretan erraz eraiki dugu proiektu berri baten oinarria. Sukalde kontuak ere horretan lagun izan ditugu eta inguruko lan talde zabala ere ez da makala izan: konpositore, ekoizle, teknikari, gonbidatu eta Txomin Artola ere.
Egoera petral honetan horrelako ekintzek balio handiagoa eta sakonagoa dutela ere nabarmena zaigu. Jarrai dezagula bizitzari horrelako tarteak eskaintzen.
Mila esker!
migel zeberio