Et Incarnatus Kamera Orkestra
1996. Felipe Gorriti konposagilearen heriotzaren ehungarren urtemugako ospakizun kontzertuetan dozena bat musikari gaztek sortu zuten taldea Migel Zeberioren lemapean. Izenak ere hastapen haietako errepertorioarekin du zerikusia, hasera hartan jarraian F Gorritiren hain bat meza jotzerakoan gaztetxoei Et incarnatus (est) izenburuak sorturiko kuriosidadeak alegia. Hutsunea betetzera zetorren, musika beste bide artistikoekin bat eginik, etiketa eta konplexurik gabeko bidea jorratzeko irrikaz. Orduz geroztik etengabeko lanean eskarmentu handia jaso du eta zerrenda amaigabea osatzen duten musikari eta konposagileekiko elkarlanaren plazerean aritzeak, eta ate ugari ireki dizkio aberastasun itzela jasoaz. Herri musikek osatzen duten oinarritik aldendu gabe bidean aurkeztu zaizkion iturri guztietatik edateko prest: Jazza, popa, autore kantagintza, zinema, musika garaikidea … Partaideek, musika eta arte esparrua dute lanbide; jatorri anitzeko musikari, idazle, antzerkilari, koreografo … eta teknikari desberdinek, janzten dituzte sorkuntzak. Naiz eta gaur egun proiektu konplexuen ekoizpenean murgildua dabilen, esan genezake grabaketen munduan nabarmendu dela, berrogeitik gorakoa baita zerrenda: Imanol, G Tejada, Tx Garces, M Erentxun, B Lertxundi, I Salvador, G Benitez, La Buena Vida, A Unzu, J Muguruza, M Paulo, N de Felipe, B Mendizabal, E Elorrieta … Aipagarriak dira, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Tolosako Lehiaketan izandako partaidetzak bai eta 2006. Donostia eta Bartzelonako jazaldietan Phil Woods en eta 2012 an Antony & the Johnsosons en ondoan emandako kontzertuak ere.